LITERATURA

Josu Penades idazleak “Ileak Uretan” kaleratu du

Alberdania argitaletxeak, gaur, eguerdiko 12:00etan, Josu Penades idazlearen Ileak Uretan lanaren aurkezpen ekitaldia egin du Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Ileak uretan eleberriko protagonista, Inas, 1939an jaioa da. Inasek ez du bere aita ezagutu. Karrerako azken azterketa egin, eta biharamunean jakin du hura nola hil zuten Gerra Zibilean. Egun berean argitu du  bere kimikako ikasketak gerran izandako jokabidearen ondorioz aberastu zen aitonaren diruari esker egin ahal izan dituela eta hark bestelako ondasunik ere utzi diola herentzian. Urteak behar izan ditu ondasun horrekin zer egin erabakitzeko.
Iraganak jazartzen du Inas. Iragan hori hein batean berak ahalbidetua izan da; baina, bestalde, zati handi batean ez da bere esku egon eta burutua jaso du. Eguneroko gorabeherei erantzutea bezain nahitaezkoa gertatzen zaio bere iraganean arakatzea bizitzan aurrera egin ahal izateko. Nortasuna eraikitzeko beharrezkoa dela iragana esan ohi da; batzuetan, hala ere, zama bilaka daiteke.

Josu Penades Bilbao (Bermeo, 1962 Bigarren Hezkuntzako irakasle da. 1996an argitaratu zuen Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena izeneko saiakera. Bi eleberri argitaratu ditu honen aurrean: Etxea (2006) eta Jantzi beltz bi (2009). Harenak dira baita ere: Iluntzero elkarrekin (2001) eta Hurrengo itsasgoren zain (2002) kontakizunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button