IKUS-ENTZUN

“Handia”, gero eta handiagoa

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia filmak Estatu Batuetako ibilbideari ekingo dio abuztuan. Filma The Giant tituluarekin pantailaratuko dute hango lurraldean, bertsio originalean eta ingeleseko azpitituluekin.

Makina bat zinema jaialditatik igaro eta 28 sari eta 10 Goya lortu ostean, filma AEBko zinema areto komertzialetara iritsiko da abuztuan, eta hango ikusleek Altzoko Handiaren istorioa ezagutuko dute.

Filma han izan da lehenago ere; izan ere  New York, Santa Barbara, Washington, Cleveland eta Seattleko zinema jaialdietan parte hartu zuen film arrakastatsuak, baina orain zinema areto komertzialetan ikusi ahalko dute AEBn.

Filma pantailaratuko den lehen tokia, Miami hiria izango da. Han, abuztuaren 17an, Handia euskaraz eta gaztelaniaz, ingelesezko azpidatziekin proiektatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button