ESZENA

“Hamlet”, Shakespeareren klasiko handia Arriaga Antzokian

Datorren ostiraletik, apirilaren 22tik, igandera, 24ra, bitartean eskainiko da Arriaga Antzokian Miguel del Arcok moldatu eta zuzendutako Hamlet, Shakespeareren klasiko handia. Israel Elejalde izango da antzezlea. Ana Wagenerrek, Angela Cremontek, Jose Luis Martinezek, Cristobal Suarezek, Daniel Freirek eta Jorge Kentek osatzen dute antzezle taldea. 

Miguel del Arcoren zuzendaritzapean arituko da antzezpen lanaren kalitate bikaina erdietsi duen Israel Elejalde protagonista nagusia. “Del Arco gaur egungo antzerkiak duen balio sendoenetakoa da, eta Bilboko ikus-entzuleek gogoan dute oraindik duela bi urte Arriagan antzeztu zen Misantropo lan bikaina”.

Arriaga Antzokitik bidali diguten oharrean, beste aditu handi batzuek iritziak helarazi dizkigute, hala nola, Harold Bloomek esan zuena: “Hamletek duen buru indartsua dela eta, jarrera, balio eta epai kontraesankorrenak batera ager daitezke haren buruan, modu koherentean”. Hamleti buruz idatzi zuen beste pertsonaia handi bat Victor Hugo izan zen: “Shakespeare liluren ereilea da. Hitz bakoitzean, irudi bat; hitz bakoitzean, kontrastea; hitz bakoitzean, eguna eta gaua”. Miguel del Arcok berak Nietzscheren esaldi bat aipatzen du: “Izan zaitez kontraesankorra zeure buruarekin! Bizitzeko ezinbestekoa da bananduta irautea”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button