ARTEA

Naturarekiko lilurapen obsesiboa

 

Elena Ciordia artista euskaldunak naturaren gaineko bere ikuspegi berezia adierazteko tamaina desberdinetako 30 pintura artelan bilduma bat izango du erakusgai Bilboko Ederti Galerian urriaren 17tik azaroaren 22rarte.

Erakusketa honetan eguneroko bizitzak dituen elementuak ikus ditzakegu, artistaren ibilbide pertsonal eta profesionala islatzen dituzten esperientzia pertsonalak ikuspuntu harrigarri batetik sortuak. Bere lanean artistak azken hamarkadan txertaturiko hizkuntza errealistak bere espresiorik indartsuena du une honetan.Bere zertzelada zehatzak eta koloreak duen aberastasunak errealismoz hornitzen dute bere lana, egileak mundu naturalarekin duen lilurapen obsesiboa erakutsiz.
Pintura ezberdinen laguntzaz, mundua ikusteko era berezia sortzen zaigu, azken xehetasunak oso landuta dituzten artelanen bidez, izan ere kontzentrazio eta lan jarraitua eskatzen dituzten artelanak dira hauek.

Argiaren tratamenduak kontenplazioaren gozamena erraztu egiten du. Uretan, dantzan agertzen zaigun belarrean, orbelean edo itsas azpian sorturiko islek hainbestetan amesturiko mundu erreal batera garamatzate.

Egilearen begirada gutxienez originala eta inspiratzailea da, sorkuntzaren kontenplazioan gozatzeko atea irekiz. Bere oinak koadro askotako protagonista dira, uretan edo orbelen artean beste elementu baten moduan integratuz.

Bere lanak blog honetan ere ikus ditzakezue: http://elenaciordia.blogspot.com.es

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button