BESTELAKOAK

Hamar emakumezko ekintzaile eta intelektual

“Ez dago Bilboren historia ulertzerik hiriaren bilakaeran halako eragin emankorra izan duten emakume askoren ibilbideak ezagutu ezean”.  Horixe da Bilboko Zabalguneko eraikinean gaurtik aurrera ikusgai dagoen 10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak [1800-1936] erakusketaren xedea.

2012an ereindako haziaren emaitza da proiektu hau, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bilboko Udalak elkarlanean egindakoa. Bertan, aro historiko horretan Bilbon eragin handia izan zuten emakumeen biografiak ez ezik, euren jardueran aitzindariak izan zirelako ere gogora ekarri eta omentzen dituen erakusketa da.

Erakusketaren haria, hortaz, hamar emakumezko ekintzaile eta intelektualen ibilbidea erakusketa da. Besteak beste, Casilda Iturrizar Urquijo, Bizenta Moguel, Benita Asas Manterola, Juana Whitney de Maeztu, Marcelina Elexgarai, Virginia Gonzalez Polo, Adelina Mendez de la Torre, Sorne Unzueta Landeta, Ticiana Iturri Landajo eta Hydeen Agirre. Hamarrak nabarmendu baitziren, zein bere arloan, Bilbon egindako euren jardueragatik XIX. eta XX. mendeetan.

“Tamalez emakumeotako asko itzal artean geratu dira, ostendurik eta  erakusketa honekin emakume horietako batzuen irudia argitara ekarriko da”, argitu du Mari Jose Villa, EHUko Historia Garaikidea Saileko ikertzailea eta erakusketaren komisarioak. Emakume hauek ama, emazte, maitale edota etxekoandreak izateaz gain, oztopo eta zangotraba ugari gainditu behar izan zituzten euren gaitasun intelektualak garatu eta aurrera eraman ahal izateko. Idazleak, medikuak, ekintzaile feminista aitzindariak, pedagogoak, sindikalistak, politikariak… gizarteko esparru guztietan garatu zituzten gaitasunak, beste askok bezala. Hortaz, emakume abangoardistak  izan ziren hamar emakume horiek gogoratzen dira erakusketa horretan.

Bat aipatzearren, Bizenta Moguel (Azkoitia 1782- Bilbo 1854), 22 urte besterik ez zituenenean,  Ipui Onac (1804), Esoporen alegi hautatuen bildumaren euskarazko liburua argitaratu zuen lehen emakumea; Peru Abarka ezaguna idatzi zuen Juan Antonio Mogel apaiz idazlearen iloba, hain zuzen. Bere ekarpena oso gutxi ezagutzen da, bere idazle jardueran urtero bertso tankerako lanak argitaratzen bazituen ere. Bizentak garaiko Abando eta Bilboko testuinguruan gizarte eta politika arloetan zituen kezkak eta ardurak azaltzeko erabili zuen, bere elkarpena eginez garaiko egoera soziopolitikoari.

Erakusketaren atzean, EHUko ikertzaile eta aditu talde handi baten ikerketa lana dagoela argitu du Patxi Juaristi Larrinaga, EHUko Bizkaiko Campuseko erretoreordeak. Eta era berean, erakusketa honek unibertsitateak gizartearekiko dituen helburuak betetzen dituela gaineratu du, alegia, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia. Proiektu honen baitan, gainera, ikastetxeetarako material didaktikoa eta liburuen katalogoa argitaratzeko lanean ari direla argitu dute, laster kalean izango direnak.

Ildo honetatik, Bilbok bere  justizia eta memoria historikoa errekuperatzen hasi dela gaineratu du Miren Gotzone Sagardui Goikoetxeak, Bilboko Udaleko Alkatetza, Kontratazioko eta Giza Baliabideetako zinegotziak, eta “ izan zirelako gara, eta garelako izango dira”, esaldi ospetsuaz laburbildu du erakusketaren xedea.

Erakusketa, datorren azaroaren 5era arte egongo da ikusgai, Zabalgune eraikineko erakusketa aretoan.

Informazio gehiagorako, joan bilbao.eus kultur agendara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu