ESZENA

“Hamaika Egun, Hamaika Sortzaile” izeneko ekimena, Bilbon

Gaur berton, abenduaren 3an, Bilboko Udaleko Kultura Saileko Bidebarrieta Kulturgunean ekitaldi berezia egingo da Euskararen Egunarekin bat eginez: Hamaika egun, hamaika sortzaile. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

Arte eszenikoen, literaturaren, musikaren edo zientziaren arloan euskararen alde aritzen diren hainbat kolektibo eta sortzaile bilduko dira gaur, euskarazko ikusgarria egiteko xedez. Zornotzako Inun abeslaria izango da hitzorduaren gidaria eta bere kantuekin batera, Gontzal Mendibil, Josu Bergara eta Rogelio Botanz musikariak, Goizalde Landabaso eta Juanra Madariaga idazleak, Arkaitz Estiballes bertsolaria, Karmele Larrinaga aktorea edota Sara Prieto marrazkilaria izango dira.
Horiez gain, Mungiako Amilotx Dantza Taldea ere bertan izango da, eta Kantuetan Dantza saioa egingo du. Zientziak ere bere tokia izango du, eta horretarako Juan Ignacio Perezek zientzia eta euskara uztartuko ditu.

Ez ahaztu, Euskararen Egunarekin bat etorriz, musika, poesia, dantza, antzerkia, ahotsa, ilustrazioa, zientzia… Hamaika Egun, Hamaika Sortzaile izeneko ekimenean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu