IKUS-ENTZUN

Hamabi film pantailaratuko dira Gasteizko Euskal Zinemaren 35. Astean

Datorren astelehenean, otsailaren 25an, hasiko  da Gasteizko Euskal Zinemaren 35. Astea, eta 2018an estreinatutako hamabi lan bilduko ditu, luzeak eta laburrak, zeintzuk Gasteizko Vital Fundazioa aretoan pantailaratuko diren.

Vital Fundazioaren arabera, “euskal zinematografiaren hedapenari eta sustapenari laguntzea du helburu jaialdiak eta, horretarako, urte bakoitzeko film labur eta luze onenen aukeraketa aurkezten du”.

Jaialdia otsailaren 25an hasiko da eta martxoaren 2ra arte luzatuko da. Jaialdiak, gainera, ikus-entzuleen partaidetza sustatzen du,  publikoak osatzen baitu epaimahaia. “Vital Fundazioa aretoa izango da hamaika lanez osatutako aukeraketaren emanaldietarako agertokia. Lan horietan, euskal profesionalek euren talentua erakusten dute eta, gainera, urtero egiten denez, Arabako zinemako hainbat pertsonalitateri omenaldia egiteko ere baliatzen da”.

Guztira, sei film luze eta sei film labur aurkeztuko dira, eta emanaldi bakoitzean luze bat eta labur bat pantailaratuko dira. Hala, datorren astelehenean, Visibles (Enrique Rey) laburra eta Carmen y Lola (Arantxa Echevarría) luzea ikusi ahalko dira, 20:00etatik aurrera.

Oreina (koldo Almandoz) eta Errementari (Paul Urkijo) luzeak edo Zain (Pello Gutierrez) eta Ama (Josu Martinez) laburrak dira Euskal Zinemaren 35. Astean ikusi ahalko diren beste lan batzuk. Egitarau osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button