ARTEA

“Haitzuloetako Artea. Arte Garaikidea”, Bizkaiko Arkeologi Museoan

Duela ehun urte Santimamiñe koba aurkitu zen. Bere 100. urteurrena ospatzeko Bizkaiko Arkeologi Museoan, Haitzuloetako Artea. Arte Garaikidea izeneko erakusketa abiatuko da gaurtik eta abuztuaren 14ra arte.

Artearen bidez orainaren eta iraganaren arteko espazio ekarri nahi da gogora, eta horretarako, Maximina Espeso artista garaikidearen obrek bat egingo dute arkeologoek berreskuratu eta izenik gabeko artistek 15.000 urte inguru sortutako lanekin. Artistak hainbat haitzulotan (Santimamiñe, Arenatza, Bolinkoba, Santa Katalina, Askondo, Ekain, Altxerri…) ikusitako lanetan inspiraturik garai haietako marrazketak, moldeak eta ehundurak irudikatu nahi izan ditu, eta “animalien irudiekin apaindutako harriak eta hezurrak, trazaketa geometrikoak eta giza figurak, horiek guztiak Goi Paleolitikoan egindakoak eta ekialdeko Kantauriko eta Pirinioetako indusketetan aurkitutakoak” baliatu ditu.

Horrela, “arte garaikidea historiaurreko artea gizarteratzeko lanabes bihurtzen da eta euskal lurraldeetako historiaurreko joera artistikoetara hurbiltzen gaitu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu