ESZENA

Hainbat proposamen eszeniko astebururako, Bizkaian eta Gipuzkoan

Dantzaren XV. Zirkuituak hainbat proposamena luzatuko ditu egunotan, Bizkaian eta Gipuzkoan.  Zirkuitu hori Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatzen du.

Egunotan,  Bizkaian izango da zirkuitua, zehatzago  Basauriko Social Antzokian eta Elorrioko Arriola Antzokian. Basauriko hitzorduan, bi egunetan, bi ikuskizun programatu dira: Adriana Bilbaoren Burdina/Hierro  (azaroak 16), eta Dantzaz & Teatro Paraíso taldearen Ehuna (azaroak 17). La Coja Dansa taldea Elorriora joango da igandean, Urtzaro/Deshielo obra oholtza gainean erakustera.

Burdina ikuskizunean “bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak, eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita.”
Ehuna lanean airearekin eta gorputzarekin jolasten da. “Espazioa janzten duen oihal handi bat da, bertan gorputz jostalariek dantza egiteko”.
Urtzaro obra bidaiari, klima-aldaketari aurre egiteko soluzio pertsonalei eta gure ekosistemaren narriadurari buruzkoa da.

Beste aldetik, Gipuzkoan ere asteburuko agenda osatzeko, Myriam Perez Cazabonek Mutu (azaroak 15) koreografia aurkeztuko du Hondarribian, eta Bilakak Saio zero izenekoa Errenterian (azaroak 16). Eta hutsaren beldur irrazionala da Osa+Mujikaren Kenophobia proiektu berriaren abiapuntua. Koreografia hori larunbatean, azaroaren 16an, estreinatuko da Gazteszenan, XV. Dantza Zirkuituaren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button