IKUS-ENTZUN

Hainbat film labur partekatzen ari dira sare sozialetan

Ikus-entzunezko ekoiztetxe askok arindu egin nahi dute gure etxeko konfinamendua, eta bidez batez, euren produkzioa zabaldu. Txintxua Films ekoiztetxea da horietariko bat, eta berak film laburrak partekatzen ditu sare sozialetan.

Hala, Asier Altunaren Zela Trovke (2013) eta Soroa (2014), eta Koldo Almandozen Hubert Le Blonen azken hegaldia (2014) jarri dituzte ikusgai. Joan den astetik ere, Asier Altunaren Artalde duzue bere facebook-ean. Eta publikatu duten azkena, Kote Camacho zuzendariaren La Gran Carrera izan da.

Marian Fernandez Pascal ekoizleak Asier Altuna  zuzendari eta gidoigilearekin batera Txintxua Films ekoiztetxea sortu zuen 2008an. plataforma horretatik sortu dira Bertsolari (Asier Altuna, 2011), Amama (Asier Altuna, 2015), Sipo Phantasma (Koldo Almandoz, 2016), Dantza (Telmo Esnal, 2019) eta Oreina (Koldo Almandoz, 2018) lan arrakastatsuak.

Beren facebook profilean irakurri dugunez, “Guzti hau hobeto eman dezagun, gure lanak utziko dizkizuegu egunean miñutu batzuk zineaz gozatzeko”. Sare sozial horretan dituzue, hain zuzen lan guztiak ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu