Nontzeberri

Hainbat bertsolarik bertso-saio berezia egingo dute gaur etxeetatik

Etxetik etxerako izeneko online bertso saioak antolatu dituzte ostiralero hainbat bertsolariren partaidetzarekin. Ekimena 18:30ean izango da, eta sei bertsolari eta gai-jartzailea arituko dira zuzenean.
Lehen bertso saio digitala joan den ostiralean egin zuten. Unai Elizasu gai jartzailea izan zen eta arrakasta ikusita ostiralero errepikatuko dute.
Ostiral honetan honako bertsolariak izango dira pantaila atzeko plazan: Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Andoni EgaƱa, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze. Elizasu berriz arituko da gai jartzaile.
Saioaz gozatu nahi baduzue, hemen duzue informazio guztia.

Exit mobile version