ARTEA

“Spy” artistak piramidea jarri du Artiumen

Madrileko artista urbano ezezagun bat dago Spy ezizenaren atzean, eta gaur, ekainak 28, Gasteizko Artium zentro eta museoan paratu duen Piramide hiri-arte proiektua aurkeztu du Mutatis Mutandis izeneko programaren baitan. Sergio García Bayón Bilboko SC Gallery galeriako arduraduna da egitasmo urbano horren komisarioa.

Spy-ren obra arte publikoaren barruan dagoen sormen lana da, 11 metroko eraikin piramidala da, eta obretako hesiekin eginda dago. Artiumen sarrera nagusiaren ondoan jarri du madrildarrak.

Artista madrildarrak hiri handietako monotonia bisuala hautsi nahi du piramidearekin. Oinezkoak, hiriaren konplize bihurtu nahi ditu, espazio publikoaren dinamizaziorako funtsezko elementu izan daitezen.

Hala, obrak tentsio bisual handia sortzen du museoaren ingurutan, etxebizitza eta zerbitzu eraikinak nagusi diren Gasteizko inguru urbano horretan.

Bestalde, Mutatis Mutandis programak egitasmo artistiko txikiak eraman nahi ditu Artiumen kanpoko guneetara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button