ARTEA

“Gyotaku Zuzena”, Japoniako teknika artistikoa ikusgai, Bilboko Itsamuseumen

Bilboko Itsamuseumen erakusketa bitxia jarri da ikusgai. Japoniako milaka urte dituen teknika baten bidez arrainak inprimatzen dira. Teknika horri Gyotaku deritzo japoniarrez, eta horretarako arraina bera trokel edo plaka gisa erabiltzen da, tinta eta paperarekin batera. Erakusketaren helburu nagusia Bizkaiko golkoko itsas biodibertsitatea artearen bidez ezagutaraztea da.

Egileak Jose Maria Ferarios eta Jose Abel Sanchez dira. Ferariosek 30 Gyotaku jarri ditu ikusgai, merkatal itsasontzietan ibili ostean sortu dituenak. Honen bidez, azken urtean egin duen ikerketa lanaren emaitza eman du ezagutzera.

Eta Jose Abel Sanchezen laginak  formatu handiko collagea dakar, arrainaren bazterkinak berrerabiliz, arrantzako ekosistemaren ordenamendu berri bat iradokitzea dela bere asmoa.

Gyotaku hitzaren esanahi etimologikoa Japoniako bi karakteretatik dator: gyo eta taku. Gyo euskarara ekarrita arraina da, isats eta aletadun arrain baten gorputzaren piktogramatik datorrena. Eta taku-k  inprimatzea esan nahi du. Milurteko teknika honekin, xehetasun txikienak ere argitasunez ikusten diren irudi esklusibo eta indartsuak sortzen dira.

Uste da teknika hau XVII. mendeko samurai soldaduek praktikatzen zuten artea dela, eta honetarako, arrantzan eta arte ederretan ezagutza handia izan behar zutela esaten dute adituek.

Informazio gehiagorako, Bilboko Itsasmuseum web atarian (erderaz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button