MUSIKA

Mushkum taldeak “Denbora” izenburuko lana plazaratu du

Mushkum banda arabarrak mugaldeko giroak haizatzen dituen estreinako lana argitaratu du, Denbora. Grabazioan emakumeen ahotsak eta soinu akustikoa nagusitzen dira.

Laukotearen arabera, “Mushkun rock da, rocka gure esentziaren sustraia baita; akustikoa gure soinu organikoa baita; eta mugaldekoa, gure estiloa genero guztien mugan baitago”.

Diskoa Luis Vil taldekide amurriarraren estudioan grabatu dute; Juncal Altzugarai, ostera, ahotsa eta hitzak jarri ditu. Kantuak gitarra akustikoaren eta pianoaren inguruan hazten dira. Vilek jotzen du gitarra eta Josean Vallek, berriz, pianoa. Azkenik, Amaya Monleón, perkusioaz arduratzen da.

“Mushkum soinu organikoarekin jaio da, perkusio obsesibo baten gordintasun eta sinpletasunetik eta piano eta ahotsen lirismoaren artetik, biak kontrajarriz, betiere, grabazioko soinua zuzenean fideltasunez jotzeko asmoz”.

Taldeak, garrantzi handia ematen dio alde estetikoari, Vilek zuzendutako Sentitzen naizelako kantuaren bideoklipean erakusten den lez. “Mushkum identitate propioa bilatzen duen taldea da, identitate hori musikaren eta irudiaren bidez eraikiz, musikaz gainera, eszenaratzea eta antzerkia diziplina multimediaren zati bat direlako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button