IKUS-ENTZUN

Gus Van Sant zinegilearen “Elephant”, Donostian

Gaur, Donostiako IESU Parrokian Gus Van Sant zuzendariak 2003an filmatutako Elephant film pantailaratuko dute, 19:30etik aurrera. Emanaldia Kontzientziak piztuz zikloaren baitan egingo da.

AEBetako Columbine hiriko institutuan gertatutako sarraski ospetsuaren inguruan ardaztutako lan da Elephant. Halere, Gus Van Santen filma ez da batera odoltsua. Film hotza, sikua eta berritzailea da, bitxia halako gertaera odoltsua kontatzeko, esperimentu filmiko eta narratiboekin josia. Estilo dokumentaletik gertu dagoen filma da, eta behin amaituta, kredituak agertzerakoan, ikus-entzulea erabat harrituko duena.

Donostia Kulturaren arabera, hau da filmaren sinopsia: “Columbine institutuan bi nerabek egindako sarraskia birsortzen du filmak. Udazkeneko ohiko egun horietako ba da, eta ikasle guztiak daude eguneroko bizitzan murgilduta: Elik, instituturako bidean, bikote rocker bat konbentzituko du haiei argazki bat egiteko. Natek amaitu egin du futbol entrenamendua, eta bere neska-lagun Carrierekin geratu da elkarrekin bazkaltzeko. Johnek institutuko atezaindegian utzi ditu bere aitaren autoko giltzak, bere anaiak jaso ditzan. Baina egun hori ez da ez, besteak bezalakoa izango”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu