IKUS-ENTZUN

“Gure oroitzapenak” hegoaldeko hiriburuetako karteldegietara iritsiko da asteburuan

Badator Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko zinema karteldegietara Joseba Sarrionaindia euskal idazle eta poetaren obra xede duen Gure oroitzapenak film kolektiboa.

Euskal Herriko nahiz beste zenbait herrialdetako 12 zuzendariren pieza banak osatutako proiektua da. Hala, sarriren poemak edo ipuinak zinemara ekarriaz,  “hogeita hamar urtez, zuri beltzeko argazki bat, irudirik eza, ausentzia  izan den poeta izoztu eta irudirik gabekoari, irudia jarri nahi izan diona”, azaltzen dute zuzendariek.  Horretarako bere ipuinak eta poemak zinemara ekarri dituzte film honetan, “poeta ez baita ezer, bere obra ez bada”, azaltzen dute

Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek dute nolabaiteko harremana Sarrionaindiarekin, “dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena…”.

Zenbait kritikarik filmari buruz egindako adierazpenen arabera, “Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da, baina ez soilik literatura adierazpide molde guztiak ukitu dituelako, baita bere iruditeria ezin konta ahala osatu eta sortzeko gai izan delako ere. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura…”

Bihar ostirala urriak 19tik gaindi, hegoaldeko zinema aretoetan ikusgai. http://gureoroitzapenak.adabaki.eus/

Gure Oroitzapenak -Trailerra- from adabaki ekoizpenak on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button