ESZENA

Clown ikastaroa izango da apirilean Bilbaoeszenan

Pablo Ibarluzea antzerki antzezle eta pedagogoak clown ikastaro trinkoa zuzenduko du Bilbaoeszenan. Tailerra 25 pertsonarentzat izango da, eta apirilaren 10etik 25era egingo da.

Ikastaroan hainbat atal jorratuko dira: gorputzaren beroketa orokorra, gorputza aktibatzeko, konplizitate jolasak, Clown zientzien azterketa, eta inprobisaziorako tartea ere izango da. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten lagunek apirilaren 6ra arte eman ahal izango dute izena, Bilboko Udalaren webgunean.

Clown ikastaroaren xedeetako bat, norberak barruan daraman, eta gainerakoei barrea eragiten dien nortasun hori deskubritzea da, inprobisazio ariketen bidez. Behin alde umoretsu hori aurkitu eta gero, gainerakoei erakutsi behar zaie, eta horretaz harro egon. Horretarako, elementu teknikoak jorratuko dira.

Ikastaroa hiru zatitan banatzen da: Gorputza aktibatzeko gorputzaren beroketa orokor saioa eta konplizitate jolasak; Clown teknikak ikasteko atala; eta, amaitzeko, inprobisazioa, Clown-aren egoeran ardaztua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button