LITERATURA

Gure literaturaren erronkak mintzagai, Bilbon

Laura Mintegi eta Iban Zaldua idazleen arteko elkarrizketa programatu du Bidebarrietako Liburutegiak, gaur berton, maiatzak 19, 19:30ean Eztabaidan Literaturarekin programaren barruan. Pili Kaltzada kazetariak gidatuko du enkontrua.

Erronkak Euskal Literaturan izenburupean abiatuko da hitzordua, non  bi idazleek egungo panoramari eta euskaraz idatzitako sorkuntza lanen etorkizunari buruz dauzkaten usteak eta ideiak azalduko dituzten.

Laura Mintegik (Lizarra, 1955) 1983an, Ilusioaren ordaina ipuin bilduma argitaratu zuen. 1985eko Resurrección María Azkue saria irabazi zuen Bai… baina ez eleberriarekin. Gero etorriko ziren Legez kanpo eta Nerea eta biok, eta Sisifo maite minez.

Iban Zaldua (Donostia, 1966) gaur egungo ipuingilerik amorratuena dugu Euskal Herrian, nahiz eta eleberria eta kritika ere landu dituen. Azken urteetan, Biodiskografiak, Idazten ari dela idazten duen idazlea, eta Inon ez, inoiz ez izeneko lanak plazaratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button