ARTEA

Gure garaiko arte grafikoko talentu berriak

Bilbon gauzatzen den Paper gaineko Grabatuen eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren helburu nagusietako bat, arte garaikidea era didaktiko eta hurbilean eskura jarri eta sustatzea izan da beti.  Horretarako, jaialdiak hainbat ekimen sustatzen ditu urtean zehar.

Open Portfolio proiektuak gure garaiko arte grafikoko talentu berrien obra ezagutarazi nahi du.  Baina, orain, Bilbon egiten diren ohiko bi deialdiekin batera (martxoan eta urrian), aurten jarduera-ildo berria  sortu da: Open Itinera, Bizkaiko lurraldean zehar ibiliko diren erakusketen programa.

Open Portfolioko lehenengo deialdia martxoaren 16an eta 17an izango da Bilboko Zabalgune eraikinean, eta bertan hamasei artista elkartuko dira euren obrak erakusteko. Modu horretan, sortzaile berriak sustatuko dira eta ideiak hedatu eta trukatuko dira, izan ere, “artelanak erakusteko eta arte garaikideko kontzeptuak birplanteatzeko aukera apartekoa da”.

Lehenengo deialdi honetan hautatutako 16 artistetako lauk azaroaren 17an, Euskalduna Jauregian izango den FIG 2018ko Open Portfolio Fair ekimenean hartuko dute parte.

Open Portfolioko edizioan izango diren herrialde batzuk Errusia, Estonia, Costa Rica, Kolonbia, Frantzia eta Italia dira. Euskal partaidetza ere handitu egin da, eta Ander Garitacelaya edota Irati Retolaza artistek parte hartuko dute.

Hemen duzue informazio luze eta zabala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button