ESZENA

“Gure bide galduak” obrak Donostia Antzerki Saria jasoko du

Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira, Dejabu konpainiaren Gure bide galduak obrak euskaraz antzeztutako lan onenaren Donostia Antzerki Saria jasoko du.

Sari emate ekitaldia Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da; hots, bihar, martxoak 27, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldia amaitu eta gero, Gure bide galduak antzezlan saritua ikusi ahalko da. Gonbidapenak gaur goizean eta arratsaldean hartu ahalko dira antzokiaren leihatilan.

Franco diktadorea hil ondorengo garaian gertatzen da istorioa. Neska bat herritik Donostiara doa maistra ikasketak egitera eta beretzat guztiz berria den mundua deskubrituko du: laguntasuna, maitasuna eta ideologia.

Agus Perez kritikariak honako hau esan zuen obraren inguruan Berria egunkarian: “Antzezlan ezinago landua eta ondo asmatua da, eta era harrigarri samurrean irudikatzen ditu 70etako urte ilun eta gogorrak, baserritik giro kaletarrera joandako neska baten bizipenetan. Taldeari dagokion legez, zoragarria da objektu apalei emandako balio metaforiko eta sinbolikoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button