IKUS-ENTZUN

“Gure Begien Bitartez” zinema eta argazki lantegia, Tabakaleran

Giza Eskubideen Zinemaldiaren inguruan zinema eta argazki lantegia antolatu da Tabakaleran, Datorren astean programatu da.

Zenbait ariketa praktikoen bitartez “nortasun periferikoetan eta istorio pertsonalen kontakizunean” jarriko da fokua, historia handia istorio txikien bidez kontatzeko helburuz. “Ariketek erakutsiko digute istorio sinpleen bitartez ideia konplexuak helarazi daitezkeela. Horretarako, zenbait baliabide erabiliko dira: lehen pertsona, familia-albuma, artxibo pertsonala, jabetzea edo autorretratua. Ikus-entzunezko grabaketa bat eta fanzine baten bitartez, gure argazki- eta zine-historia  irudikatuko dugu. Horrela, irudi eta errepresentazioaren inguruko topalekua sortuko dugu elkarrizketa eta pentsamendua bultzatuz”.

Saio ezberdinetan arituko dira interesdunak. Hala, lehen egunean, erretratua eta autorretratua, barne-begiradak kontzeptuak, eta ikus-entzunezko ariketa praktikoak egingo dira. Hurrengo saioetan, zer kontatu nahi dut eta nola, argazki-liburua nola sortu, irudien aukeraketa eta kontakizun narratiboa, eta bestelako sortze-prozesuak landuko dira.

Mikel Zatarain  gidoilari eta errealizadorea, eta  Ruben H. Bermudez argazkilaria eta irakaslea izango dira parte hartuko duten adituak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu