MUSIKA

“Gure Bazterrak” jaialdia harrobiaren alde

Larunbatean, Gure Bazterrak hirugarren edizioa egingo da Donostiako  Convent artoan, 18:00etatik aurrera. Jaialdiaren izen bera duen promotoreak ondu du jaialdia talde hasi berriak sustatzeko asmoz.

Hala, larunbatean hauexek izango dira Covent aretoko agertokian: Bi Zaldi, Ane Leux, Havoc, Nerabe, Yellow Big Machine eta Lehior disko jartzailea eta ekoizlea.

Taldeen harira, Bi Zaldi bertsioak egiten dituen bikotea da; Ane Leux donostiarraren doinuek iparamerikar musikaren zaporea gordetzen dute, baina badituzte musika latinoaren, boleroaren edo sonaren ukituak ere; Havoc donostiarrek 1980eko eta 1990eko hamarkadetako talde indie-pop-etatik edaten dute; Nerabe Donosti aldeko musika talde ezberdinetako kideek eratutako egitasmoa da.

Amaitzeko,  Yellow Big Machine bilbotarrak dira, eta iaz plazaratutako Always With You EPa aurkeztuko dute. Taldearen EPari izenburua ematen dion I wish you came back kantuan, Belakoko Cris Lazarragak sartu ditu koruak. EPa, gainera, Mike Mariconda (The Excitements, New Bombs Turks, The Limboos…) ekoizle estatubatuarrak masterizatu du. Taldeak 90eko hamarkadan iltzatutako rock independentea jorratzen du, noise-rock eta indie-pop estiloaren artean, “Fugazik Pavement bortxatuko balu bezala”. Horretaz gainera, estetika asko zaintzen duen taldea da: bideoklipak, disko-azalak, kontzertuetako irudia…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button