IKUS-ENTZUN

Beldurrezko film laburrak euskaraz Donostian

Donostiako FNAC dendak euskaraz filmaturiko film laburrak proiektatuko ditu datorren asteartean, hilak 8, 19:00etan. Emanaldi hori baina, ez da euskararekin lotuta ondu duen ekitaldi bakarra.

Izan ere, Euskara zikloa izenburupean beste hiru ekitaldi atondu ditu hil honetan: liburu eta webgune aurkezpenak, -auzolanari buruzkoa lehenengoa eta komikigintzaren ingurukoa bigarrena-, eta, hirugarrenik, Jabier Muguruzaren kontzertua.

Hala, asteartean izango den terrorezko saioan Ataun of the Dead (XabierPadin eta Beñat Iturrioz), Amona Putz! (Telmo Esnal), Txotx! (Asier Altuna, Telmo Esnal) film laburrak ikusi ahalko dira.

Bestalde, Jasone Mitxeltorena Auzolanaren kultura liburua aurkeztuko du azaroaren 15ean, asteartea, 19:00etan. Azterketa historikoaren eta hausnarketaren bitartez, gurean auzolana zer izan den eta zer den jorratzen du.

Azaroaren 22an, berriz, 19:00etan Joseba Larratxe Josevisky komikigileak kklrd komikiaren gaineko webgunea aurkeztuko du. Larratxek Euskal Herriko komiki txapelketetako euskarazko accesit asko irabazi ditu, eta Berria egunkarian, Matraka gazteentzako gehigarrian edo Nabarra aldizkarian marraztu. Azken boladan, Koldo Yarbolaza zinegilearekin batera kklrd komiki-webgunean dihardu, bien artean egindako komikiak sarean plazaratzeko asmoz.

Amaitzeko, euskararen inguruan ardazturiko ziklo hau azaroaren 29an amaituko da Jabier Muguruzak Bikote bat bere azken lana aurkezteko egingo duen emanaldiarekin. Hori ere 19.00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button