Nontzeberri

Guggenheim Bilbao Museoan jazz kontzertuak abuztuan

Abuztuaren 21etik 24ra, Guggenheim Bilbao Museoak jazz kontzertuak eskainiko ditu, BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalean. Tarte horretan 23:15etik 02:00etara, publikoak, emanaldiez gozatzeko aukera izango du, bai eta erakusketak bisitatu ere.

BBK Jazz Guggenheim Gauak programa abuztuaren 21ean hasiko da, Europako kontrabaxu-jotzaile onenetako baten eskutik: Javier Colina. Berarekin, Ariel Bringuez, Dani Garcia eta Pablo Gutierrez arituko dira.
Abuztuaren 22an, Uffe Markussen laukote danimarkarraren txanda izango da. Abuztuaren 23an, MediterranĂ­es diskoa aurkeztuko dute Mouhannad Nasser eta Albert Sanz musikariek, eta kontzertuan, taldeak laute siriarra, pianoa, kontrabaxua eta perkusioa uztartuko ditu.
Azkenik, abuztuaren 24an, Marco Mezquida piano-jole eta konpositoreak Maurice Ravelen bidaia musikala eskainiko die bertaratutakoei, bere taldearekin batera.

Exit mobile version