MUSIKA

Guggenheim Bilbao Museoan jazz kontzertuak abuztuan

Abuztuaren 21etik 24ra, Guggenheim Bilbao Museoak jazz kontzertuak eskainiko ditu, BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalean. Tarte horretan 23:15etik 02:00etara, publikoak, emanaldiez gozatzeko aukera izango du, bai eta erakusketak bisitatu ere.

BBK Jazz Guggenheim Gauak programa abuztuaren 21ean hasiko da, Europako kontrabaxu-jotzaile onenetako baten eskutik: Javier Colina. Berarekin, Ariel Bringuez, Dani Garcia eta Pablo Gutierrez arituko dira.
Abuztuaren 22an, Uffe Markussen laukote danimarkarraren txanda izango da. Abuztuaren 23an, Mediterraníes diskoa aurkeztuko dute Mouhannad Nasser eta Albert Sanz musikariek, eta kontzertuan, taldeak laute siriarra, pianoa, kontrabaxua eta perkusioa uztartuko ditu.
Azkenik, abuztuaren 24an, Marco Mezquida piano-jole eta konpositoreak Maurice Ravelen bidaia musikala eskainiko die bertaratutakoei, bere taldearekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu