IKUS-ENTZUN

Guatemalako Zinema Zikloa, Bilbon

Entreamigos-Lagun Artean elkarteak antolatuta, eta Emakumeak: justizia eskatzen duten ahotsak lemapean, hilero eta ekainera bitartean, Guatemalako Zinema Zikloa antolatu da. Emanaldi guztiak BilboRocken izango dira, 19:00etan.

Zinema-Foro honetako hurrengo hitzordua otsailaren 23an izango da, Rafael Rosal zuzendariaren Las Cruces, Poblado Próximo lanarekin. Ana Lucia Cuevas egilearen  El eco del dolor de mucha gente filma, halaber, martxoaren 25ean pantailaratuko da.

Apirilean, eta Guatemalako Emakumeen Elkartearen ordezkaria gonbidatu gisan, Renacimiento Maya izeneko ekitaldia egongo da.

Rafael Rosal zuzendariaren Maya, Donde Nace el Sol izeneko lana maiatzaren 26an ikusi ahalko da. Eta azkenik, ekainaren 23an, film laburren saioa programatu da, eta bertan, Guatemalako zenbait etniatako indigenek egindako ikus-entzunezko laburrak pantailaratuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu