ESZENA

“Dantza Plazetan” programak euskal dantzak eta munduko folklorea bilduko ditu

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin eta Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan, Dantza Plazetan programa antolatu beste behin.

Aurtengo emanaldiak uztailaren 8, 14, 21, 27, 28 eta 29an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Euskal dantzen lau alarde programatu dira igande honetarako eta uztailaren 14, 21 eta 28rako. Uztaileko alardeetan talde hauek arituko dira: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak eta Erandioko Goi-alde dantza taldeak.

Eta edizio honetan ere, uztailaren 27rako, Munduko folklore topaketa ere programatu da, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan. Bertan, Panamako, Kenyako, Siberiako, Thailandiako eta Irlandako bost taldek hartuko dute parte. Hilabeteko azken igandean, Bakioko Itxas-Alde Dantza Taldearekin lankidetzan, Portugaleko Terras de Cambra taldearen txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button