Nontzeberri

Grises, Tav Falco, The Lucilles eta Vulk, Irun Rock Jaialdian

Irailaren 29an egingo da Irun Rock Jaialdiaren aurtengo edizioa. Kontzertuak, hain justu, San Juan plazan egingo dira. Antolatzaileek askotariko taldeen proposamenekin osatu dute kartela: pop-rock elektronikoa, sustraidun rock’n’roll zaharra, soula, post-punka, pop melodikoa…

Hauexek dira Irun Rock Jaialdian parte hartuko duten taldeak: The Lucilles (soul, Madrid); Grises (pop elektronikoa, Zestoa); Vulk (post-punk, Bilbo); Tav Falco (rock’n’roll zaharra, Memphis, AEB); Oso Fan (pop, Donostia); Pet Fennec (indie-rock, Donostia); Iñigo Serrulla (pop, Donostia); La Bona Dea (rock, Irun), Olimpia (pop-rock eta new wave, Donostia) eta Indidxabak (rock, Irun).

https://www.facebook.com/irunrockjaialdia/

Exit mobile version