MUSIKA

Grises taldearen kontzertua, Azpeitian

Gipuzkoako Grises taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, irailak 26, Azpeitiako- Sanagustin Kulturgunean, Talisman izeneko azken diskoa aurkezteko.

Gaztañaga anai-arrebek, Amancay (ahotsa) eta Eñaut (ahotsa eta gitarra), eta Alejandro Orbegozo (teklatua eta sintetizadoreak), Gartxot Unsain (baxua) eta Gaskon Etxeberriak (bateria) osatutako taldea Talisman seigarren diskoa plazaratzekotan dago. Abeslari eta bandako produktore den Eñaut Gaztañagak berak Gaztain estudioetan grabatu eta nahastu du lana Viictor Cabezuelo ( Rufus T. Firefly) eta Jurgi Ekizaren ( Willis Drummond, Ekiza, EraBatera…) kolaborazioekin.

Aurtengo udaberrian, mundu mailako pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten kaleratze eta biraren aurretik. Hortaz, bere ibilbidean etenaldi labur bat egin ondoren, Grises bueltan da, soinuaren planteamendu berri batekin eta hitzei protagonismoa kendu gabe.

Aurreko lanak honakoak dituzue: El Hombre Boligrafo (2011) indie anglosaxoi tradizionalenetik edaten zuen lana; No se alarme señora, soy soviético (2013) unibertso dantzagarriago bati begira;  Animal (2014);  Erlo (2016) esperimentalena, elektronikoena;  eta De Peces y Árboles (2018)  non ahotsek eta hitzek inoiz baino garrantzia handiago hartu zuten.

“Zestoakoek berriro ekingo diote lan berri honekin beren asmo primitiboenei: ikus-entzuleek dantza egitea da hemen helburua”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button