IKUS-ENTZUN

“Asier Errasti” Eibarko XIV. film laburren jaialdia

Eibarko Udalak eta Plano Corto Kultur Elkarteak antolatu dute aurten Asier Errasti Eibarko XIV. film laburren jaialdia. Lanak aurkezteko epea urriaren 4an amaituko da.

Lehiaketan bi sail izango dira: fikzioa eta animazioa. Lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira. Autore bakoitzak nahi adina obra aurkez dezake. Hemengo hizkuntza ofizialen batean egina ez badago, euskarazko zein gaztelerazko itzulpena ere gehitu beharko zaio lanari. Obrak gehienez 30 minutuko iraupena izango du.

Filmak hona bidaliko dira: Eibarko Udala, Portalea Kultur Etxea, Asier Errasti XIII. Laburmetraia Jaialdia, Bista Eder 10, 20600 Eibar. Diogun bezala, lanak aurkezteko epea urriaren 4an amaituko da.

Emanaldiak azaroaren 11tik 15era bitartean egingo dira, eta erabakia eta sari-banaketa azaroaren 16an.

Informazioa webgune honetan ere jaso daiteke: www.planocorto.es 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button