ARTEA

Graffiti erakusketa Iruñeko Ziudadelan

Uztailera bitartean, Fauna 2018: The Rewood izeneko erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelako Labean. Muralismo eta graffiti erakusketa hori joan den urteko azaroan egin zen Fauna jaialdiaren osteko ekimena da.

Fauna jaialdia 2017ko azaroaren 24, 25 eta 26an egin zen, eta bertan musika, dantza, kontzertuak eta graffitiak ere izan ziren. Cantamañanas kolektiboak antolatua mila kontu bildu ziren han: hip hop jam-saio bat, lantegiak, breakdance eta new style txapelketak, DJak, skate, rap-kontzertuak eta graffiti-erakustaldia.
The Rewood nolabaiteko atzera begirako bat da, jaialdi interesgarri hartan jasotako hainbat irudi jende aurrean erakusteko, tartean graffiti eleganteak. Ekimenak Corte, Chapu, Imse, Nenu, Dino, Jedis, Saoka, Zurik, Tegos, Al, Treze eta Pin bezalako tokiko artistak batu zituen, eta horiexek beren artea eta sormen-prozesua erakutsi zuten.
The Rewooden ikusgai jarri dituzte lan horien zenbait puska, elkarren arteko solasaldia sortuz hiri-esparruko artisten eta ikusleen artean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button