ARTEA

Gracianteparaluceta gasteiztarraren lana ikusgai Varsovian

Egun Berlinen bizi den Iñigo Gracianteparaluceta (Gasteiz, 1985) artista gazteak Hic Et Nunc izeneko erakusketa kolektiboan parte hartuko du beste bost artistarekin batera, bi espainiar eta hiru poloniar. Erakusketa ostegunean, irailak 5, inauguratuko da Varsoviako Instituto Cervantes zentroan.

Egitasmoa Bilbora ere iritsiko da. Izan ere, 2014ko urtarrilaren amaieran BilbaoArte zentroan izango da. Aurretik, Berlinen ere ikusi ahalko da.

Proposamen esperimentala da Hic Et Nunc: Poloniako hiriburuaren inguruan ardazten da. Hala, egitasmoan parte hartu duten artistak Varsovian barrena ibili dira bere arkitektura eta izaera ezagutzeko, batik bat. Txango horietan hainbat objektu aurkitu dituzte, eta horietatik abiatuta, kausitutako materiala eta pertzepzioak eraldatu dituzte.

Gracianteparalucetak, hain zuzen ere, Prospectives bideo eta instalazioa aurkeztuko ditu proiektu kolektiboan: hedatzen ari den izaki urbanoak arkitekturaren eta gizakiaren esparruetan sortutako tentsioak jasotzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button