ARTEA

Grabatuaren inguruko erakusketa paratu dute Bilbon

 

Martxoaren 24ra bitarte, Bilboko Aritza Galerian grabatua ardatz duen erakusketa kolektiboa jarri dute.

Grabatua izeneko erakusketak makina bat artistaren lanak biltzen ditu, hala nola, Ali Ali, Arranz Bravo, E.Bonachea, V. Calabuig, T.Eléxpuru, Ch.Guzmán, A. Hernández, J.Ibarrola artisten artelanak.

Guztiek grabatuaren teknika izan dute oinarri Aritza Galerian paraturiko obretan. Grabatuaren teknika ilustrazioaren esparruan baino ez zuten erabili bere asmatzaileek, batez ere, bibliofiloek. Arte Ederretan egun espezializazio bihurtu da, eta eragin ikaragarria izan du artistengan, obra seriatuari dagokionez.

Bere artisau-prozesuak ahalbidetzen du grabatuaren hainbat tekniketan (litografia, serigrafia edo akuaforte) eta estanpazioan ikertzea. Horretaz gainera, artelana errepikatzeko aukera ematen du, baina era berean, originala izaten jarraitzen du.

Grabatua erakusketa martxoaren 24ra arte dago ikusgai Aritza Galerian.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button