ARTEA

Grabatu Garaikidearen Nazioarteko Jaialdia, FIG Bilbao

Bizkaiko hiriburuak nazio zein nazioarteko grabatu galeria, editore, artista kontsakratuak eta sortu-berriak bilduko ditu, egun hauetan egiten ari den Grabatu Garaikidearen Nazioarteko Jaialdian. Proiektu kultural honen bigarren edizioa Ensanche Eraikinean egiten ari da azaroaren 28tik abenduaren 1era.

Jaialdi honen helburua topaketarako plataforma izatea eta grabatuaren inguruan egiten diren ikerketa ildo ezberdinak zabaltzea da, eta era berean, Bilboko hiria eta Bizkaia lurraldea diziplina honen erreferente bihurtzea ere.

Grabatuaren jaialdi honek diziplina honetako kolekzio garaikide onenak erakutsi nahi ditu. Ikerketa ildoak eta hizketak sortzen dituzten lanak egiten dituzten sortzaile eta galerietara irekita dago lehiaketa.
Grabaketaren sormenean jazotzen diren esperientzia transmititzea du helburu gisa, grabatuaren jatorritik azken muturreraino.

Nazioarteko zein nazioko galeriak eta editoreak dira batez ere jaialdian parte hartzen dutenak, baina baita Ikerketa eta Hezkuntza zentro batzuk eta Grabatuarekin eta Artearekin zerikusia duten Agente eta Elkarte ezberdinak daude ere.

Hitzaldi dezente egongo dira egun hauetan Bilbon. Non, zer, eta zertaz jakiteko begiratu ekimenaren webgunea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button