ARTEA

Grabatu eta serigrafia lantegiak, Agurainen eta Amurrion

Artium bildumaren funtseko lan grafikoak erakusketari atxikitako jardueren barruan, grabatu eta serigrafia lantegiak antolatu dira Agurainen eta Amurrion. La Taller guneko Maite Martínez de Arenaza eta Ibon Sáenz de Olazagoitia adituek zuzenduko dituzte. Izenak emateko epea zabalik dago.

Grabatu-lantegiaren barruan, bi teknika klasiko ezagutuko dira: punta lehorra eta linoleografia. Tailer hori otsailaren 23an izango da, Agurainen, eta apirilaren 20an, Amurrion.
Beste aldetik, Serigrafia-lantegian serigrafia egiten irakatsiko da, inprimaketa sortzailea egiteko teknika bat, gure arte- eta hezkuntza-proiektuetan eta etxean erabiltzeko. Diseinuak, marrazkiak eta argazkiak inprimatuko dira oihalaren gainean. Azken hori martxoaren 2an eta 3an burutuko da Agurainen. Beste saio bat ere izango da apirilaren 13an eta 14an, Amurrion.

Artiumek makina bat adibide ditu obra grafikoari dedikaturikoak. Erakusketa honetako piezak hainbat autorekeginak dira, La Taller guneko Maite Martínez de Arenazarekin batera: Natalia Albeniz, Izaskun Alvarez Gainza, Miren Arenzana, Itziar Barrio, Mikel Belakortu, Toni Crabb, María Domínguez Campelo, Oier Etxeberria, Cesar Fernandez Arias, Charo Garaigorta, Amaia Gracia Azqueta, Cristina Gutierrez-Meurs, Jabier Herrero, Eduardo Hurtado, Gema Intxausti, Zuhar Iruretagoiena Labeaga,  Miriam Isasi, Jeleton, Gabriela Kraviez, Eunkang Koh, Olaf Ladousse, Nerea Lekuona, Elena Mendizabal, Jasone Miranda Bilbao, Antonio R. Montesinos, Monika Ortuzar, Mario Paniego, Javier Pividal, Duen Sacchi, Iker Serrano, Aristide Stornelli, Susana Talayero, eta Juan Pablo Villalpando.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button