MUSIKA

Gozategik “G Puntua” plazaratu du

Gozategi bikotearen zortzigarren diskoa da G Puntua, eta Elkar argitaletxeak plazaratu du. Argitaletxe horren arabera, aurreko diskoen jarraipena da, antzeko osagarriak erakusten baititu: “Umorea, maitasuna, adiskidetasuna, kritika soziala, behartsuen aldeko jarrera, euskararen aldeko aldarrikapena”.

Hala, hamahiru doinuz osatutako lana da G Puntua, eta taldearen ibilbide guztian bezala, Gozategik “bizitza ulertzeko modu baikorra” haizatzea du xede. Diskoa “gozamena” izan da taldearentzat, eta kantuetan haien ustez “garrantzitsuak” diren gaiak jorratu dituzte, “gizartean inportantzia dutenak”. Kantuak “jolasgarriak, ganberroak, serioak eta sentimentalak dira”.

Oriotarrek trikitia pop eta rock taldeen maneretara moldatu zuten 1990eko hamarkadan, bai eta sekulako arrakasta lortu ere, fusio-formula horri helduz. Taldeak dagoeneko 25 urteko ibilbidea bete du, eta  oraindik ere, emanaldietan askotariko jendetza biltzeko gaitasuna erakusten du. “Agian taldeak herriarengan pentsatuz konposatzen eta interpretatzen dituelako abestiok, musikak berez duen ahalmen bateratzailean oinarrituta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button