IKUS-ENTZUN

Umorezko Laburren XII. jaialdia gaurtik aurrera

Abenduaren 10etik 14ra Arrigorriagako Umorea Labur film laburren XII. jaialdia izango da.

Aurtengo edizioan 180 bat lan aurkeztu dira eta 29 izan dira hautatuak atal ofizialerako (asteartetik ostiralera 19:30ean ikusiko direnak).
Film laburrik onena (1.200€) eta Ikusleen saria (600 €) lortzeko lehiatuko dira lan hauek guztiak. Gainera, Arrigorriagako institutuko ikasleek goizeko emanaldietan Gazte saria emateko film laburrik onenaren alde bozkatuko dute (600 €). Sari hauek guztiak Txantxarri izeneko garaikurrarekin batera banatuko dira, Umorea labur jaialdiko trofeo berezia, hain zuzen.

Aurtengo egitaraua osatzeko Nerbioi aldeko film laburrak deitutako atal informatiboak (13an, ostirala, 21:00etan) Arrigorriaga eta inguruko 11 film labur batuko ditu.     

Bestalde, abenduaren 14an, larunbata, 20:00etan amaiera-ekitaldia izango da. Hau Jon Plazaolak aurkeztuko du, aktore polifazetiko eta gidoigilea, azkenaldi honetan, Kontrako eztarria telebista saioan parte hartu duena.
Ekitaldi honetan sariak banatu eta ohorezko txantxarria emango dute. Ohorezko hau, aurten, Santi Ugalde aktore donostiarrarentzat izango da.

Saioak, noiz eta zer jakiteko, lehiaketaren webgunea bisitatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button