ARTEA

Goyaren itzala arte garaikidean

Iaz, 200 urte bete ziren Francisco de Goya y Lucientes Margolan Beltzak margotzen hasi zenetik. Efemeride horren harira, Arrazoiaren Ametsa, Goyaren itzala arte garaikidean izeneko erakusketa abiarazi du Donostiako Kubo Kutxa Fundazioak. Oliva Maria Rubiok komisariaturiko erakusketa apirilaren 12ra arte bisitatu ahalko da. Erakusketa Fernan Gomez Centro Cultural de la Villa-k (Madril) eta La Fábrica-k ekoitzi dute.

Francisco de Goya “margolari iraultzaile bat izan zen, edukian eta forman, eta mendebaldeko kontzientzia suspertu zuen boterearen eta gerraren arteko harremanari dagokionez”. Hainbat gai tratatu zituen hala nola, subjektibotasuna, groteskotasuna, indarkeria, malformazioa, eromena, ametsa…”. André Malraux-ek esan zuen Goyarekin margolaritza modernoa hasi zela.

Donostiako erakusketak Goyaren obrak gaur egungo artean duen eragin handiaren tamaina eta bolumena azaldu nahi ditu. Argi baitago Goya ondoren, artista askok landu dituztela berak landu zituen gaiak, beste garai sozio-politikoetan.
Valeriano Bozal-en arabera, Goya “arte modernoaren ikonoa da, eta haren itzal luzea ondorengo artean proiektatu da”.
Erakusketak 1960-2019 urteen bitartean 54 artistek eginiko 83 piezak erakutsi nahi ditu.

Irudiak eta bestelako datuak hemen ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu