ARTEA

Goyaren grabatuak Arte Ederren Museoan

Francisco de Goya (1746–1828) pintore aragoarraren erreferentziazko lau grabatu-serie (Kapritxoak, Gerraren hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak) daude ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan irailaren 29a bitarte.

Orotara, 224 estanpa dira eta horietan pintore espainiarraren gaitasuna islatzen da. Izan ere, ondo menperatzen zituen grabatu teknikak. Hala, lanotan hainbat elementuren nahasketa antzeman daiteke, hala nola, akuafortea, urtinta edo berana eta punta lehorra.

Grabatuok, gainera, sormen handiko lanak dira. Esate baterako, Kapritxoak serie 1797. urtean hasi zen lantzen eta gai politiko, erlijioso eta sozialen inguruko kritikak jasotzen ditu sasoi hartan. Gerraren hondamendiak aldiz, 1810 inguruan hasi zen egiten, Napoleonen tropen inbasioaren sasoian. Hondamendiak berriz, tauromakiari buruzko seriea da. Burugabekeriak, halaber, serierik misteriotsuena da, egilea hil ondoren argitaratu baitziren.

Abangoardiako artistengan ikaragarrizko eragina izan dute lanok.

Erakusketari buruzko xehetasun guztiak Bilboko Arte Ederren Museoaren webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button