ESZENA

Bilboko Nazioarteko XXXIII. Txotxongilo Jaialdia

Gaur goizean aurkeztu dute, Bilboko Barrainkua udaltegian, Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 33. edizioa. Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren zuzendari Concha de la Casak azaldu ditu aurtengo edizioaren nondik norakoak. Gaurko prentsaurrekoarekin batera, eta urriaren 16tik azaroaren 14era Txotxongietako Teknikak erakusketa ere abiatu da.

Aurtengo edizioaren lehen ekitaldia bihar bertan gauzatuko da Factoría Norte-Gaupasa taldeak Guggenhein Museoaren aldean egingo duen Llumeru lanarekin.

Baina Bilboko Nazioarteko XXXIII. Txotxongilo Jaialdiak badu zertaz gozatu, izan ere, programazioaren barruan txotxongilo espektakuluak ez ezik, dokumentalen proiekzioak ere atonduko dira. Hala, larunbatean, urriak 18, Alex Angulo aktoreari omenaldia egingo zaio Paula Ortiz zuzendariaren El hueco de Tristán Boj film laburrarekin.

Hurrengo egunean, urriak 19, Nazioarteko Jaialdiak izeneko dokumental sorta bat eskainiko da Barrainkua Kultur Etxean. Aurreko jaialdietako dokumental hauek 1983, 1987, 1988, 1995 eta beste hainbat urtetako proposamenak eta txotxongilo taldeak erakusten dizkigute.
Urriaren 21ean, Deabrua hila, peseta bukatu zen dokumentala ere eskainiko da toki berean. Asteazkeneko filma Herriko sustraia Mexikoko txotxongilo artean tituluduna izango da, eta ostegunekoa eta barikukoa Alina Morante-ren erretabloaren atzekaldean eta Txotxongilolaria izango dira, hurrenez hurren.

Beste aldetik, konpainia askoren partaidetza bermatuta dauka aurtengo jaialdiak: Caleidoscopio  taldea El abrigo de Yorick obrarekin eta Cascanueces Iku y Eleggua lanarekin (biak urriak 20); Behibi´s taldearen Murren bidaia (urriak 21); Teatre Bufforen Green planet (urriak 22) eta abar.

Aipatzekoa da beste aldetik, urriaren 23, 24 eta 25ean gauzatuko den Txotxongiloak Femeninoan ekimena. Bertan, maistra handien gaineko ikuspegi berria eskainiko dute emakume gazteek.

Horiez guztiez gain, ikastaroak ere antolatu dira Bilboko Nazioarteko XXXIII. Txotxongilo Jaialdiaren barruan. Hortaz, jakiteko noiz, zein ordutan eta non hobe duzue hemen kontsultatzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button