MUSIKA

Governors taldeak zuzenekoa grabatuko du

Ekon eta Fjord bandetan aritutako Juan Sangre musikariak abiatutako Governors taldeak zuzeneko kontzertua grabatuko du, urtarrilaren 31n, Bilboko Santa 27 aretoan.

“Urte hasierarako kontzertu berezi bat prestatzen ari gara. 2015eko hasieran DVD eta CD batean islatzea eta argitaratzea da gure asmoa.
Sorpresa, gonbidatuez eta kolaborazioez beteriko gaua izango da eta berarekin 8 urte hauetako laburpena egin nahi dugu”, esan du taldeak Facebook sare sozialean.

Taldeak rocka, metala eta melodiak uztartzen ditu, orain arte lau disko argitaratu ditu: Itxaron beharra ez da itxaropena (2007), Frenetikodrome (2012), Collage (2011) eta Morphinapolis (2013).

Bada, urtarrilaren 31n, zuzenekoa grabatuko dute. Kontzertuaren ateak 20:30ean irekiko dira, eta emanaldia 21:30ean hasiko da.

Talde gipuzkoarrak zaleen partaidetza eskatu dute sare sozialen bidez, izan ere, zaleek taldearen ibilbideko hamar kantu aukeratu ahal dituzte, taldeak zuzeneko grabazioan jaso ditzan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button