LITERATURA

Gotzon Barandiaranek “Gidariaren okerra” eleberria aurkeztuko du gaur Durangon

Gotzon Barandiaranek (Larrabetzu, 1974) Gidariaren okerra (Susa) bere bigarren nobela aurkeztu du gaur, Durangok  Hitz liburu-dendan, Unai Iturriagarekin, 19:00etatik aurrera.

Liburuak bahiketa baten istorioa biltzen du. Gertaera horren bidez, baina, egileak egiaren eta egia kontatzearen eta jakitearen inguruko gogoeta azaleratzen du.

Hala, 125 orrialdetan, tramak, eta trama horren atzean gordetzen diren egia, gezur eta sekretuek, aurrera egingo dute, batez ere, hiru pertsonaien arteko elkarrizketa siku eta zorrotzen bidez. Gaixotasunek ere funtsezko papera betetzen dute, itxuraz, genero beltzekoa den nobela labur honetan.

Egia eta egiaren inguruko hausnarketak ageri dira etengabe narrazioan. “Baina zer gertatu zen benetan? Argazkilaria ez dago seguru. Saiatzen da memorian dauzkanak kontakizun koherente batera ekartzen, nahiz eta bahiketako kideen amarruek eta sekretuek nahasgarri bihurtzen dituzten egiak eta gezurrak, errealitatea eta irudipenak”.

Barandiaranek orain arte bi poesia liburu, Arrakalak (2004) eta Katamalo (2007), eta eleberri bat argitaratu ditu, Errotik (2010).

Gotzonek beste zazpi aurkezpen solastatu egingo ditu: hilaren 22an, Donostiako Garoa liburudendan, Lander Garrorekin; 23an, (H)ilbeltza jaialdian, Elizondoko Erlategi elkartean; 31n, Ondarruko Arrigorri ostatuan; otsailaren 4an, Iruñeko Katakraken, Irantzu Pastorrekin; 11n, Zarauzko Garoan liburu-dendan, Gari Berasaluzerekin; 17an, Bilboko Anti liburu-dendan, Nora Aurrekoetxearekin; eta, azkenik, martxoaren 3an, Ziburuko Maitenian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button