MUSIKA

Gose, Moby Dick, Enkore, eta Las Tea Party, K-movie festan

Larunbatean, urriak 18, Gernikako Astra eraikinean, K-movie lehiaketaren sariak banatuko dira; horretarako, K Movie Festa ondu dute, hainbat kontzerturekin.

Bada, 19:00etatik aurrera, sari-banaketa amaitu eta gero, Moby Dick, Enkore, Gose eta Las Tea Party izango dira oholtzan.

Horrekin batera, aurretik, bestelako jarduerak ere izango dira: Mapping, Street Dance, Customing Txapela… Ikus-entzunezko sortzaile gazteak bilatzea xede duen lehiaketa da K-movie, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du.

Gosek laster argitaratuko duen lan berriko kantuak aurkeztuko ditu Gernikan. Grabazioa Tim Lathamek (Fun Lovin’ Criminals, Lou Reede,Erykah Badu…) nahastu du, New Yorkeko Invictus estudioan. Hirukote gipuzkoarrak aurreratu du lan berriaren azala ez dela kolore bakarrekoa izango. “Kolore ezberdinez egongo da osatuta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button