ESZENA

Belo islamiarraren kontrako errebolta plastikoa

Argi dago beloaren gainean berba egitea oso ausarta dela, eta ikuskizun batean agertaraztea errebolta txikitzat har daitekeela. Ikuskizun honek gertakizun nazionala izendapena jaso du Cinquentenaire du Ministére de la Culture et de la Communication delako erakundearen aldetik.

Héla artistak bere kulturarekiko harremanak eta funtsean, bere arabiartasuna aztertu nahi izan ditu obra honekin. Gai sozialetik haratago joango den lana da, eta hala, eztabaida politikoaren mugen baitan sartuko da. Horretarako beloa jantzita daramaten emakumeen azalean sartu da, eta berak ere horrelako bat erosi du bere sentsazioak aztertzeko. “Gorputz osoa estaltzen duen jantzi haietariko bat erosi eta jantzi egin nuen, barrura sartu nintzen hura sentitzeko. Sentsazioak neure burua inbaditzen, gidatzen, eramaten hasi ziren. Geldi egotea, keinu bat, desplazamendu bat, dantza bat egiten ausartzea. Orduan jakin nuen bilatu egin behar nuela, gorputzarekin esploratu eta ulertu nuen jantzi horretatik abiatuta keinu artistiko bat bilatzeko momentua zela.
Trajea sinboloa da baina itogarria da. Ezin da dantzatu eta gorputzaren lana barrukoa da, irudirik gabekoa.”

Caengo Koreografia Zentro Nazionaleko zuzendaritzarako izendatu zituzten, eta Héla Fattoumi eta Éric Lamoureux euren ibilbidearekin jarraitzen dute, tonu sozial indartsuko piezak eginez eta irtenbide poetiko eta estetikoak bilatuz.

Esan bezala, Manta dantza-ikuskizuna, martxoaren 3an taularatuko da, 20:00etan, Alondegian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button