IKUS-ENTZUN

Gorroto-diskurtsoak eta homofobiak salatuz

Zinegoakek, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak baditu sariak. Marko Škop zuzendariaren Let there be light (Nech je svetlo) film eslovakiarrak eskuratu du Zinegoak 2020 Sari Nagusia. Lan horrek Europa erdialdean gorroto-diskurtsoek eta homofobiak izan duen gorakada salatzen du. Gainera, film horretako Zuzana Konecna aktoreak ere Film Luzeko Antzezpen Sekundarioaren Saria eskuratu du.

Filma gaurkotasun betekoa da, eta epaimahaiak honako esan du filma saritzeko orduan: “pelikula honek gizarte patriarkal eta militarista honen mekanismoak agerian uzten ditu. Horien eraginez aniztasuna isilarazi eta zigortzen dute, desirak mugatuz eta pertsonak askatasun barik bizitzera kondenatuz”.

FIK epaimahaiak ere aipamen berezia eman dio Alexandre Moratto zuzendariaren Sócrates film brasildarrari, “pelikula bikaina delako eta elementu filmiko guztiak egoki lantzen dituelako”.

DOK sailari dagokionez, Nicole Costa txiletarraren El viaje de Monalisa lanak irabazi du; “film honetan zinegile baten eta bere lagun baten arteko akordioa ikusten da. Haren lagunak aitortutako bigarren identitate bat du, eta biekin batera ikuslea gau basati eta ederretan barrena murgiltzen dute”.

KRAK kategorian, berriz, narratiba berriekin lotutakoa, Jessie Jeffrey Dunn Rovinelliren So Pretty izan da pieza irabazlea, “formaren eta edukiaren arteko koherentziagatik, eta konbentzio heteropatriarkalei aurre egiten dien gazte talde baten istorioa kontatzeagatik”. Jordan Goldnadelen Chechnya film laburrak Aniztasuna eta Giza Eskubideen saria eskuratu du, “errusiar errepublika honetan gertatzen den giza eskubideen krisia agerian uzten duelako”. Hammad Rizviren Rani film laburrak, Pakistanen emakume trans batek pairatzen duen indarkeria salatzen duenak, Epaimahai Seniorraren Saria lortu du, “bazterketa, indarkeria eta kontrol sozial handiko ingurune batean istorio hunkigarri eta samurra aurkezteagatik”.

Rati Tsiteladzeren Prisoner of Society film laburrak lortu du Gazte Epaimahaiaren Saria, “lengoaia transgresore baten bidez Georgiako trans pertsonek bizi duten errealitate gordina salatzeagatik”.

KC Cory zuzendariaren Bodies like oceans film laburrak irabazi du Lesbianismo eta Generoaren Saria, Bilboko Udaleko Berdintasun Arloak babestuta. Publikoaren Film labur Onenaren Saria, bestalde, Arantza Ibarrak zuzendutako Mi pequeño gran samurai filmak irabazi du.
Euskal Aktore eta Aktoreen Batasunak ematen duen Interpretazio Onenaren Sariari dagokionez, Silvana Mihai aktorea izan da irabazlea, Bogdan Theodor Olteanu zuzendariaren Câteva conversații despre o fată foarte înaltă lanagatik.
Saritutako lanen proiekzioa martxoaren 11n izango da, asteazkena, Bilborocken.

Sari horien guztien gaineko datu gehiago Zinegoak  jaialdiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu