Nontzeberri

“Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak” erakusketa San Telmo Museoan

2019ko otsailaren 17ra arte egongo da zabalik San Telmo Museoan, arteak eta zientziak giza gorputzarekin eduki duten interesean oinarrituriko erakusketa: Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak.

María Bolañosek komisariatutako erakusketak gorputzaren asmatze artistikoaren une aipagarrienak, Errenazimendutik Ilustraziora bitartean eman zirenak, aztertzen ditu, ehun maisulan erakutsiz, tartean, Juan de Juni, Pedro de Mena, Anchieta, Berruguete, Ribera, Rubens, Zurbaran, Juan Valdés eta Le Brun artistenak.

Erakusketak gorputzaren asmatze artistikoaren atal esanguratsu batzuk erakusten ditu: “anatomiaren topaketa artean, eta horrekin batera, tratatu anatomikoen osagai estetikoa; giza irudiaren proportzioen inguruko ikerketak; estatuagintza klasikoaren eragina; pasioen gorputzen handizkatzea; biluztasunaren eta sakratuaren artean ehundutako anbiguotasuna; iruditeri anatomikoaren erabilpen kontraerreformista sinestunaren fedea estimulatzeko; gorpuztasun femeninoaren bikaina ugalkortasunarekin lotuta eta bere aldaera behatze erotikorantz; makina-gizonaren jaiotza, edo, azkenik, kolore piktorikoaren eta haragiaren apoteosiaren arteko lotura”.

Exit mobile version