ARTEA

Gorputz traumatizatua espazio batean

Gaur, uztailak 10, 21:00etan, Bastidan, Oihane Amurrio artistak Gorputz traumatizatua espazio batean performancea aurkeztuko du. Oihane Amurrio artista Raisa Alava eta Mario Paniegorekin batera hautatu zuten Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirola Sailak eta Artium Museoak, Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren baitan, sustatzen duten Eskualdea programaren aurreko deialdian.

Oihane Amurrio bilbotar artistak proposatzen duena gorputzaren eta artearen arteko harremanari buruzko ikerketa bat da: “gorputzaren bizitza-, emozio- eta arnasgune-espazioari aurre egiten dio bere ukazioarekin, irudi gisa, sentsazio baten euskarri, arkitektura baten elementu gisa jardutea proposatzen baitio”, esan du artistak. “Proiektu hau espazioaren (Bastida, nire baratzea) eta nire gorputzaren kartografia gisa planteatzen dut. Diziplinaz haraindiko bilaketa gisa, gogoeta eta ikerketa gisa” erantsi du.

Iluntzean hasiko da preformancea, zortzi antzezlerekin batera, Bastidako elizako kanpaiak lagun dituela, eta Nasim Lopez-Palaciosek horretarako egindako musika elektronikoko pieza batekin.

Performancearen ondoren, solasaldi bat egongo da, eta bertan parte hartuko dute azken hilabeteetan lan-prozesuan jardun duten zenbait lagunek: Maialen Sanchez filosofoak arteak eta artistak gizartean betetzen duten zereginari buruzko gogoeta egingo du; Fran Zumalabe arkeologoa ingurunearen testuingurura eta historiara hurbilduko da, eta Amurriok berak, Nasim López-Palacios musikariarekin batera.

Oihane Amurriok (Bilbo, 1996) Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (2014-2018). Gaur egun, Final Gallery Fantasy proiektua garatzen ari da, Eusko Jaurlaritzaren Ekoizpen Plastikoko bekari, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren Eskualdea bekari eta Bilboko FabLab-en Maker Ekintzailea izeneko egoitzari esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button