ARTEA

Gorputz fisiko-ukigarriak eta gorputz fisiko-birtualak

Irati Inorizak BLUE: Contact line: RED izeneko erakusketa abiatu du Montehermoson, apirilaren 28ra arte.

Irati Inoriza artistak berak erakusketa deskribatu du termino hauetan: “Blue: Contact Line: Red gorputz fisiko-ukigarrien eta gorputz fisiko-birtualen arteko konexioak sortutako koreografian oinarritutako display bat da. Harremanak (estekatze-ekintza gisa ulertuta) bestearekiko harreman fisiko edo birtualak eragindako ukimena bitarte, gorputzen artean gertatzen den horretara bideratzen du nire interesa. Erakarri egiten nau harremanetan diren gorputz bizituen eta bizidunen artean gertatzen den hurbilketa, garen gorpuztasunen artea. Gertu, elkarlotuta, tentsioan, indar, pisu, forma, tempo eta fraseatze betean. Abdukzio-ariketa da, bestearekin harremantzekoa, eta ez bestetik.
Erakusketako piezetan nolabaiteko estrategiak sortu nahi bat dago, fragmentazioa eta errepikapena agertzen dira. Ez hasierarik, ez amaierarik. Atzera-elikatzea eta begizta darabilzkit esperientziaren eta kontaktuan eraikitzen doan gorputzaren artean.
Korrelazio erakargarri bat ikusten dut gorpuztasuna eraldatzen duen hartan, kontaktua esperimentatzen duen gorputzean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button