MUSIKA

Gorka Suaiak “Adoktrinatuak” doinuaren bideoa plazaratu du

Taupaka Elkarteak jakinarazi duenez, “dub bertsioarekin batera argitaratu da bideoklipeko protagonista den abestia, eta zazpi hazbeteko reggae biniloen antzera dator, baina bertsio digitalean”.

Adoktrinatuak doinua duela bi urte plazaratu zen Suaia eta Lahaine bikotearen Herrima diskoan, hip hop-dubstep bertsioan. Iaz, halaber, Kimo Soundz disko jartzaileak nahastu zuen. “Orain single formatuan dator Gorkak eginda, produktore lanak egiteko erabiltzen duen Askapen Sound ezizenpean”. Singlea Ibon Larruzea soinu ingeniarik nahastu du eta masterizatu du  Euridia estudioan; bideoklipa, berriz, Bilboko erdigunean eta Errekaleorren grabatu du TiroPun Ekoizpenak-ek.  

“Ideologia bakarraren agintean bizi gara. Hezkuntza sistemak esklabo kontsumistak sortzen ditu sistemaren makina ez gelditzeko”, azaldu du Gorka Suaiak, kantuaren harira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu