LITERATURA

Gorka Salces idazleak eskuratu du “DK Poesia Saria”

Euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko xedez Donostia Kulturaren laguntzarekin, Balea Zuria argitaletxeak DK Poesia Lehiaketaren II. edizioa abian jarri zuen joan den urtearen hondarretan. Guztira hamahiru lan aurkeztu ziren.

Orain aurtengo irabazlea nor den jakinarazi dute. Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Bordak osatutako epaimahaiak Ego, demos, cosmos lanari eman dio saria. Gorka Salcesek idazti du poemario hori, eta berak 1.000 euro eskudirutan eta Imanol Larrinaga pintorearen akuarela jasko ditu. Gainera bere lana argitaratuta ikusiko du Balea Zuria argitaletxearen lankidetzari esker, eta ekainean parte hartuko du Poesia eta Pentsamendua errezitalean.

Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986) Historiako lizentziatura eta masterra bukatu ostean, Berria egunkarian bekadun-erredaktore lanetan aritu zen urtebetez, euskaldunek komunikabideen aurrean dituzten iritziak, ohiturak eta jarrerak aztergai dituen doktore-tesian murgildu aurretik. Gaur egun Historiako irakasle lanetan dihardu bigarren hezkuntzan. 2013an Ermua Hiria literatur lehiaketa irabazi zuen Apirila ñirñirka poemarioarekin, eta orduz geroztik bi bigarren sari jaso ditu Pasaia Hiria (Haize takikardikoa, 2014) eta Hondarribiako Bordari (Ekinokzio bete Gales, 2017) lehiaketetan. 2018ko Durangoko Azokako Sormen Beka jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button